Pagamuño auzoaren berrantolaketa
Kokapena: Zizurkil

Zizurkilgo Udalak sustatutako proiektu honen helburua auzoa berrantolatzea, aparkalekuak jartzea eta auzoaren bi aldeak (goikoa eta beheko) lotzea izan zen.

Plaza txiki bat eta haurrentzako eremua egin ziren, eta ibilgailuen ibilbideak eta aparkalekuak sailkatu ziren. Gainera, igogailu bat jarri zen, auzoaren behe aldean zegoen irisgarritasun arazoa konpontzeko.