Etxebizitza bioklimatikoa
Kokapena: Urduliz

Orubea paisaia aberatseko landa-eremu batean dago. Etxebizitza kota ezberdinetan dauden egurrezko bi bolumenez osatzen da, eguneko eta gaueko guneak berezituz.

Bi bolumenak elkartzen diren tokian espazio zentral bat sortzen da, etxebizitzarako sarrera- puntua dena. Eraikinaren erdian patio berde bat dago, horrela, natura etxebizitza barrura eramaten da eta aberastasun arkitektoniko handiagoa ematen zaio eraikinari.

Eraikin jasangarri eta ekologikoa lortzeko, estrategia arkitektoniko ezberdinak planteatu dira: beiratez osatutako fatxada, hegoaldera orientatuta; eguzki panelak; Trombe hormak eta abar.

Orubea ahalik eta gutxien aldatzeko eta eraikin berria horretara moldatzeko, kota ezberdinetara dauden hainbat plataforma proiektatu dira eta landare estalkiak.