Fatxadaren eraberritzea
Kokapena: Urduliz

Akabera tradizionaleko fatxada bat eraberritzeko beharraren aurrean, irtenbide ekonomikoa proposatu da kokatuta dagoen landa-inguruarekin bat etorriz, baina, aldi berean, eraikinaren nortasuna gordez.

Nagusiki bi alderdiren gainean esku hartu da: elementu batzuetan denborak sortutako hondatzea eta fatxadaren estetika.
Hondatzeari dagokionez, erretenak eta euri-urentzako zorrotenak aldatu dira, teilatu-hegaleko egituraren armadura agerian uzten zuten zatiak konpondu dira eta, azkenik, teilatuan pieza berri batzuk jarri eta horren alde bat iragazgaiztu da asfaltozko geruza baten bidez.

Fatxadan, berriz, egiaztatu da jatorrizko irtenbidea ez dela egokiena inguru horretan klimaren gorabeherek gogor eragiten dutelako, horregatik irtenbide alternatibo bat hartu da eta konbinatu egin dira jatorrizkoa eta harri desberdin birekin egindako estaldura partziala. Horrez gain fatxadako zurezko elementuak eraberritu egin dira eta estaldurarik gabeko aldeetan pintura eman da.