Leioako Udaletxearen Zaharberritzea
Udalak hala eskatuta, jendeari harrera egiteko gunea itxuraz aldatzeko proposamena egin da. Helburua da udal langileen eta bertaratzen diren herritarren artean harreman zuzenagoa eta hurbilagoa lortzea. Horretarako espazio gardenaren alde egin da, gune jakin batzuetara sarbidea eragozten duten oztopoak kenduz.

Panel gidaridunen bitartez, udalbatzak egiteko gelan itxarongela bat sortu da, espazio horri erabilera bikoitza emanez, hilaren zatirik handienean ez baita ezertarako erabiltzen.

Azpimarratu nahi den beste alderdi bat zera da: mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasuna solairu osoan bermatzeko egin den saiakera