PERSONAL SHOPPER
EHKI arkitektoak estudioan kontziente gara gaur egun etxea, pisua, lokala edo bestelako higiezinen bat hautatzea oso lan konplexua dela, denbora eta dedikazioa eskatzen duena.

Higiezinen merkatuan dagoen eskaintza zabalak estutzen bazaitu, edo ez baduzu etxebizitza berria topatzeko nahiko zenukeen beste denbora, EHKI arkitektoak zure ondoan egongo dira “personal shopper” zerbitzuaren bidez. Zuk zure ametsetako higiezinak izan behar dituen ezaugarriak eta goreneko prezioa ezarriko dituzu, eta guk merkatua arakatuko dugu zure beharretara ondoen egokitzen dena hautatzeko.

Zure ordez etxebizitzak bisitatuko ditugu eta une oro bilaketa horretan ematen ditugun pausuen berri emango dizugu. Zure beharretara egokitzen den higiezina aurkitu bezain laster, jakinarazi egingo dizugu eta zure ondoan egongo gara prozesuak irauten duen bitartean.

Buruko minik gabe denbora eta dirua aurreztea lortuko dugu.

Nahi baduzu ondoko formularioa bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.