Industriak ikuskatze aktak ireki dizkie hainbat higiezinen agentziari ziurtagiri energetikoa dela eta

Etxebizitza baten salmentaren edo alokairuaren publizitatea honen kalifikazio energetikoa zein den aipatu gabe egiteak isuna du. Industria ministeritzak gutxienez Nafarroako 5 higiezinen agentziari ikuskatze aktak ireki dizkie, ondorio gisa 300 eta 600€ bitarteko isunak izan ditzazketenak. Hala ere, idealista newsek kontsultatutako adituen arabera azken erantzukizuna etxebizitzen jabearena da nahiz eta ez duten guztiz baztertzen kasuren batean higiezinen agentzia ere zigortzea.

Ziurtagiri energetikoen zehapen-araubidearen arabera, ziurtagiri energetikoa izateko obligazioa duen etxebizitza baten salmenta edo alokairuaren publizitatea egiterakoan honi buruzko aipamenik ez egiteak 300 eta 600€ bitarteko isuna ekar dezake.
Agentziek, pasa den ekaineren 1etik, salmentan edo alokairuan dituzten higiezinen etiqueta energetikoa publizitatu behar dute bai erakusleihoetan baita web orrietan ere. Ziurtagiri hau izatearen obligazioa sustatzaileena (obra berriaren kasurako) edo jabeena (erabilitako etxebizitzen kasurako) da.

Industria eta berrikuntzako zuzendaritza orokorreko energia eta mehatze sekziotik ziurtatzen dutenez arau-haustea bikoitza da: bata partikularrarena ziurtagi energetikoa ez egiteagatik eta bestea higiezinaren publizitatea egiten duen enpresarena edo edabidearena.

Albistea: Idealista.com 2014ko otsailaren 28a